2022/07/27

Abuztuaren 13tik 18ra bitartean ospatuko dira Goizuetako fiestak

Aurreko igandean, abuztuak 7, umeen eguna ospatuko da.

Bi urtez festarik ospatzeko modurik izan ez badugu ere, azkenean badatoz hainbeste gustatzen zaizkigun egunak. Aurten gainera, egun bat gehiago izango dugu ospatzeko, abuztuaren 13a ere gehitu baitzaie ohiko festa egunei. 

Musika, zezenak, txaranga eta umore ona izango dira nagusi aurten ere Goizuetan. Elkar errespetatuz eta falta direnak gogoan izanez, ongi pasatu herriko fiestak! 

Hemen herriko festa batzordeak prestatu duen egitaraua: