2020/05/29

Aurtengo Goizuetako festak bertan behera geldituko dira

Festa Batzordeak aho batez hartu du erabakia

Atzo arratsaldean elkartu zen Goizuetako Festa Batzordea eta gaur egungo egoera arretaz aztertu ondoren, Goizuetan orain arte ezagutu ditugun festak ezingo direla egin erabaki zen aho batez. Izan ere, abuztuko bigarren hamabostaldirako aurreikusitako ekintzek ezinezko egiten dute Covid 19 birusa ez zabaltzeko beharrezkoak diren segurtasun neurriak betetzea eta jende pilaketak saihestea. 

Hala ere, Festa Batzordeak elkartzen segituko du, momentuko aukerak baloratzeko. 

Irudimenez eta arduraz jokatzeko garaia da. Segi dezagun elkar zaintzen, orain arte egin dugun bezala.