2019/04/29

Euskara praktikatzen Goizuetako familietan

Lauro ikastolako gaztetxoak Goizuetako familietan egon dira aste betez euskara praktikatzen.

UEMAk bultzatutako ekimena izan da eta helburua, Lauro ikastolako gaztetxoak udalerri euskaldunetako familietan euskara praktikatzea da. Egonaldia pazko astean izan da, aste bat, eta Goizuetako bi familiatan egon dira ikastolako 3 neska. Guztien esanetan, esperientzia ederra izan da.