Atzo, herriko plazan elkartu ziren goizuetarrak, genozidio honi bukaera emateko aldarrikatuz
Euskal Herriko beste herri gehienetan bezala, goizuetarrak ere herriko plazan elkartu ziren Palestinari elkartasuna eman eta Israeli genozidioa bukatzeko eskatuz nahiz oihukatuz. Elkarretaratzea arratsaldeko 8tan izan zen eta adin guztietako herritarrak elkartu ziren bertan. Palestina eta palestinarren aurkako genozidio, suntsizio, zapalkuntza, eskubide urratze... guzti honek jarraitzen duen bitartean, herriak eta herritarrak ez dira ixilik geratuko.