2019/06/25

Goizuetako bizilagunak Lasarteko Lanbideko bulegoan atendituko gaituzte

Besteak beste, Lanbideko formakuntza saioetan izena emateko aukera izanen dute langabezian dauden goizuetarrek, EAEn erroldatuta egon beharrik gabe.

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko eta  Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza Orokorrek, alde biek, adostu dute Lanbideko bulegoetan bertan atendituko  direla Nafarroako hainbat udalerritako  lan-eskatzaileak; hain zuzen ere, Goizueta, Arano, Areso, Leitza, Bera, Lesaka, Arantza, Etxalar eta Igantzikoak. 

Arreta Lasarteko, Tolosako eta Irungo Lanbideko bulegoetan emanen da, horrela banatuta: Lasarteko bulegoan, Goizueta eta Aranoko bizilagunak; Tolosako bulegoan, Areso eta Leitzako bizilagunak eta Irungo bulegoan, Bera, Lesaka, Arantza, Etxalar eta Igantziko bizilagunak.

Zerbitzuak baliatu ahal izateko, bertako bizilagunek ez dute Lanbiden bertan izena eman edo alta egoeran egon behar,  ez eta EAEn erroldatuta ere; baizik eta beraien lan-eskaera Nafarroako Enplegu Zerbitzuan mantendu behar dute.

 

Zerbitzuak

Besteak bestee, zerbitzu hauek eskainiko dizkie Lanbidek eskualdeko erabiltzaileei ere:

-       Formakuntza ikastaroetan izena ematea, bereziki langabezian dauden pertsonentzat direnak.

-       Difusiozko lan-eskaintzak, colocacion@lanbide.eus

-       Eskaerak berritzea, http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6576/Gestionar-la-demanda-de-empleo

-       Orientazioa eta bertzelako zerbitzuak: herritarrek aldez aurretiko zita eskatu behar dute Nafarroako Enplegu zerbitzuko sede elektronikaren bidez edo telefono zenbaki honen bidez: 948 012 012 https://empleocitaprevia.navarra.es/empleoCitaPrevia/portal/index.html#/

 

Lan-eskaera eguneratzeko tramitea ezin izanen dute Lanbideko bulegoetan egin. Herritarrari jakinaraziko zaio nola eguneratu dezakeen eskaera Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren web orrialdearen bidez. http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6576/Gestionar-la-demanda-de-empleo 

{iturria: erran.eus}