2022/08/05

Goizuetako suhiltzaile boluntarioek botako dute festetako txupinazoa

Guztira 112 herritarrek parte hartu dute bozketan

Ostegun gauean itxi zen Goizuetako txupinazoa nork botako duen aukeratzeko bozketa eta 112 boto bildu ziren guztira.

Horietatik 33 Goizuetako Emakume Taldearentzat izan ziren eta 79 boto Goizuetako Suhiltzaile boluntarioentzat, beraz, suhiltzaileek piztuko dute abuztuaren 14ko eguerdian, festetako lehen suziria.

Goizuetako udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritar guztiei.