2020/11/20

Goizuetako Udala "Arigunea" izango da Euskaraldian

15 egun hauetan ere euskaraz lasai hitz egiteko aukera bermatuko die herritarrei.

Goizuetako Udalak, Goizuetako Euskaraldiko batzordearen deialdiarekin bat eginez, herritarrei Euskaraldian izena emateko deialdia luzatu die. Are gehiago, aurtengo berrikuntza Ariguneak dira; banaka euskaraz egiteaz gain, taldean ere euskaraz aritzeko guneak dira. Goizuetako Udalak, herriko beste hainbat elkartek bezala, izena eman du Arigune gisa Euskaraldian parte hartzeko.

Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, entitate barruan edo entitateak herritarrekin dituen harremanetan. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.