2017/08/03

Heldu dira aurtengo fiestak. Abuztuaren 13tik 18ra!

Udalaren mezua, jaietako programa eta autobus zerbitzuaren ordutegia.


GOIZUETA BAZEN, BADA ETA IZANGO DA!!

Heldu dira beste behin Goizuetako festak, GORA!!

Jaiez gozatzeko bost egun ditugu aurretik, bost egun elkarrekin, elkarlanean disfrutatzeko. Pozgarria da herritar gehienak festetan bolondres lanean ikustea. Zuek guztiok gabe, ez genuke daukagun herri alai eta festazalea izango. Eskerrik asko!!

Eskertu baita ere, urtero bezala festetako egitaraua osatzen jardun duzuen guztioi, lan bikaina!!

GOIZUETA BAZEN, BADA... ETA IZANGO BADA, jaso dugun herria gazteenekin eraikitzen ikasi dugulako izango da. Horregatik, aurtengoan festei hasiera emango dien suziria botatzera Udaletxera igotzeko gonbita herriko gazteenei luzatu diegu.

Hartu haur zein helduak eta joan bertso, mariatxi eta puzgarriez disfrutatzera, prest izan arropa txuria eta blusa berdea, gozatu musika eta dantzaz, elkartu familia eta lagunartearekin... Disfrutatzeko egunak dira. Guztiontzat. Ez geratu etxean!

Festa, gaua eta kaleak guztionak dira! Guztiok dugu Goizuetako Festak lasai ospatzeko eskubidea. EZ DUGU INOLAKO ERASORIK ONARTZEN!! Ez onartu zuk ere!!

Falta ditugunak ahaztu gabe, laister gure artean izango zaituztegulakoan, ospa ditzagun festak giro ederrean!!


Programa

Autobus zerbitzua