2020/02/18

Hilabeteko azken ostiralean iritsiko da Liburutegi Ibiltaria

Eskatutako liburuak eta beste hainbat gomendio ekarriko ditu Leitzako Liburutegiko arduradunak.

Joan den otsailaren 7an aurkeztu zen Goizuetan Liburutegi Ibiltariaren proiektua. Auritzberrin sortutako ekimen honen arrkasta ikusirik, liburutegirik ez duten beste herrietara zabaltzea pentsatu zen, eta halaxe iritsi da Goizuetara ere. Horrela, liburutegira joan beharrik gabe, Leitzako liburuzaina den Harkaitz arduratuko da Goizuetan eskatzen diren liburuak, aldizkariak, egunkariak nahiz DVDak herrira ekartzeaz. Hau hilabeteko azken ostiraletan gertatuko da, eguerdiko 14:30etatik 15:00era bitartean, eta hilabetean zehar eskatutako liburuak ekarriko baditu ere, berak egoki ikusten dituen beste hainbat liburu eta gomendio ere ekarriko ditu, nahi duenak hartzeko. Banaketa Goxalin egingo da.  

 

Zer egin behar da liburuak eskatu ahal izateko?

Liburuak eskatu ahal izateko ezinbesteko baldintza, Nafarroako Liburutegi Publikoetako bazkide txartela edukitzea izango da. Hau lortzeko Amaia kafetegian eta Udal bulegoan eskuragai dagoen fitxa bete beharko da. Fitxa bertan utzi behar da, eta martxotik aurrera, behin bazkide zenbakia dugunean, eskaerak egiteko moduan izango da bazkidea. 

 

Liburutegi txartela edukitzearen abantailak: 

  • Dohainik da
  • Adin guztientzat
  • Nafarroako edozein liburutegiko liburu hartu daiteke.
  • Liburuez gain, online liburuak, filmak, dokumentalak, aldizkariak...online ikusteko aukera. Linkak eskuragai daude eta bazkide zenbakia jartzearekin nahikoa da.

 

Zer eskatu dezaket? 

Link hauetan Nafarroako Liburutegi Sareko katalogo orokorra ikus daiteke: 

 

Internet bidezko baliabideak:

(Hauetara sartzeko beharrezkoa da liburutegiko bazkide zenbakia): 

 

Nola eskatu behar dira liburuak?

  • Telefonoz: 948510379
  • Whatsapp/Telegram: 617385882
  • e-posta: biblilei@navarra.es

 

Aurrera begira zer?

Irakurzaletasuna bultzatea helburu duen proiektua da hau. Horregatik, oraingoz liburuak ekartzen hasiko bagara ere, aurrera begira beste hainbat ekimen martxan jartzeko aukera egonen da, hala nola, ipuin irakurketak, irakurle taldea... 

 

Hurrengo zita: 

Hurrengo bisita otsailaren 28an izango da, eguerdiko 14:30etatik 15:00etara eta proiektuan interesatuta dauden guztiak gonbidatuta daude zita honetara.