2022/10/20

Hirigintza Plana aldatzeko prozesu parte hartzailea jarriko da martxan, 16 etxebizitza berri egin ahal izateko

Urriaren 24an batzar irekia egingo da proposamena aurkezteko

 

"Alsua-Escudero senideak" erakundeak Hirigintza Planaren aldaketa bat sustatuko du. Erakunde hau SL-3 lursailaren azaleraren gehienaren jabe da eta horrek, planeamendua azkar garatzea ahalbidetuko du. UE-4 unitatearen mugak aldatu eta finkatu gabeko hiri lurzoru honen zati bat eta birkalifikatutako lur berriak batuta lurzoru urbanizagarriko SL-3 unitatea  osatu nahi da.

Helburua izaera desberdineko 16 etxebizitza eraikitzea da, herritarrei egindako inkestetatik ateratako beharrei eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari erantzunez: 8 etxebizitza libre, lorategidun bi familiako lau eraikinetan elkartuta, eta dentsitate baxuko blokean eraikitako babes ofizialeko 8 etxebizitza.

Urriaren 24an, arratsaldeko 18:30etan Goizuetako Udalean egingo den batzar irekian partaidetza planaren nondik norakoak azalduko dira: helburuak, epeak, prozedurak, indarrean dagoen Udal Plangintza eta izan duen irismena esplikatuko da eta poposamen berrien deskribapena eta helburuak deskribatuko dira.

Interesatuta dauden herritar guztiak gonbidatuta daude batzar honetara. Bertan proposamenaren inguruan egiten dituzten galderei erantzun teknikoa emango zaie, modu errazean denek ulertu ahal izateko. Halaber, bileran egiten diren proposamen eta iradokizun guztiak jasoko dira.

Bilera egin ondoren, hogei egun balioduneko epea irekiko da, hau da 2022ko urriaren 25etik azaroaren 22ra, aztertutako dokumentuaren gainean proposamenak eta iradokizunak aurkezteko.


Informazio gehiago ondoko dokumetuetan: