2020/07/27

III. Udakolore balkoi lehiaketa

Goizuetako Udalak hirugarren aldiz antolatu du udakolore balkoi lehiaketa. Abuztuaren 8an izango da.

Lehiaketaren helburua, herritarren parte hartzeari esker, herriaren itxura hobetzea da, goizuetarrek zein turistek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten. Balkoiak eta leihoak apaintzeko bakoitzak nahi duen bezala apaindu ahal izango du. Baina epaimahaiko kideek, etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura osoa, balkoi eta leihoen edertasuna, apainketaren originaltasuna, loreen konposizioa eta bestelako elementu osagarriak hartuko ditu kontuan.

Ez da inon izena eman behar, abuztuaren 8an goizean epaileak herrian zehar ibiliko baitira balkoiak eta leihoak ikusten.

Epaileek herrian hoberen apaindutako balkoia edo leihoa aukeratuko dute eta irabazleak, herriko komertzioetan gastatzeko 150€ izango ditu sari bezala.

Irabazlearen izena egunean bertan jakinaraziko da www.goizueta.eus webgunean eta bonua gastatzeko epea 3 hilabetekoa izango da.