2020/03/27

Kontainerrak desinfektatzen ari dira

Udal langileak eta suhiltzaile bolondresak ari dira lan hau burutzen

Covid-19 birusa ez zabaltzeko neurrien barruan sartzen da herriko kontainerrak desinfektatzea. Besteak beste, bertako heldulekuak pertsona desberdin askok ukitzen dituzten eremuak izanik, birusa zabaltzeko bideak izan daitezkelako.