2019/06/11

Mendialdea Mankomunitatean lan poltsak osatzeko deialdia

Administrari eta peoi gidarien postuetan ordezkapenak egiteko lan poltsak dira.

Mendialdea Mankomunitatearen Administrari eta Peoi gidarien baja, ordezkapenak edo zerbitzuaren beharretarako lan poltsa osatzeko deialdia ekainaren 19 arte dago irekia.

Ondorengo dokumentuetan ikusi dezakezue informazio gehiago.

Interesatuak mankomunitatera deitu edo www.mendialdea.eus webgunean informazioa jaso dezake.