2020/02/26

Zerbitzu anitzetako langile bat kontratatzeko deialdia zabalik

Interesatuek martxoaren 6a arteko epea dute izena emateko

Goizuetako Udalak zerbitzu anitzetako langile bat kontratatuko du, elektrizitate, igeltserotza, pintura, arotzeria, soldadura, mekanika, garbiketa, zangak ireki eta ixteko lanak; bide-garbiketa, baso-lanak, administrazio-zerbitzuei laguntzea... eta administrazioak agindutako beste lan batzuk egiteko. 

Lanpostu honetarako izena eman nahi dutenek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (INEM) altan egon behar dute, edo dagoeneko lanean daudenen kasuan, "mejora de empleon" izena emanda. 

Eskaerak martxoaren 6a arte egin daitezke Udalean, eta aukeraketa prozesuak irauten duen bitartean, Udalak langile autonomo bat kontratatuko du denbora horretan suertatzen diren lanak burutzeko. 

Hemen irakurri daiteke deialdi ofiziala:
 http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Empleo/Empleo/Ofertas+de+empleo/Default.htm?Id=55768