2020/07/03

Zerbitzu anitzetako langilea kontratatzeko deialdiko emaitzak ikusgai daude

Prozedura martxoan hasi bazen ere, Covid-19ak sortutako osasun krisia dela eta, ekaina arte ezin izan dira probak burutu.

Martxoan egitekoak ziren probak (euskara proba, proba teorikoa eta proba praktikoa) baina, Covid-19ak sortutako osasun krisia dela medio, ekaina arte geldirik egon da prozedura, eta hortaz, azken egunetan burutu dituzte onartutako hautagaiek egin beharreko probak. 

Azken proba, praktikoa, ekainaren 26an burutu zen eta dagoeneko ikusgai daude emaitzak. (Beheko dokumentuan)

Azterketa eta emaitzak ikusi nahi dituenak, uztailaren 7 arte egin ahal izango du goizeko 9etatik 12:30ak arte (aurretik hitzordua eskatuta 948514006).

Erreklamazioak uztailaren 7arte egin ahal izango dra.