Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 12tik uztailaren 6ra izango da.
Goizuetako Udalbatzak, 2017ko maiatzaren 30ean egindako Osoko Bilkuran ondoren zehazten den kontratazioa egitea erabaki zuen:
Xedea: Goizuetako Zubimuxu Aterpetxearen zerbitzuaren ematea
Prozedura: Irekia
Luzapena: Kontratuaren iraupena 3 urtekoa izanen da, eta urteoro luzatu ahalko da, 6 urtez, gehienez ere 9 urte egin arte.
Balio estimatua, BEZik gabe, eta luzapenak barne: 22.314,05€
Balio estimatua, BEZik gabe, urtekoa: 2.480€
Proposamenak aurkezteko epea eta lekua: 2017ko ekainaren 12tik uztailaren 6ra Goizuetako Udalean edo postaz.
Administrazio-baldintza partikularren eta teknikoen plegua eta gainerako agiriak
* Plegua eta gainerako agiriak interesatuen esku daude Goizuetako Udalean ere:
  Goizuetako Udalaren idazkaritza
  Herriko Plaza, 4, 1.
  31754 Goizueta
  (9:00etatik 12:30etara).