Artikutza Parke Naturala

Artikutza geografikoki Goizuetako udalerriaren baitan dagoen barruti edo eskualdea da. Hala ere, 1919tik Donostiako Udala da honen jabe. Esparru natural eder honek 3700 hektarea inguru hartzen ditu, barruan 6 milioi zuhaitz inguruko baso zabala gordetzen duelarik.
Euskal Herriko ingurunerik euritsuena eta zaharrenetarikoa da.

 

Kokapen geografikoa

Artikutza Goizuetan kokatuta dago, Nafarroan; 3.700 ha inguru ditu, eta 30 km-ko perimetroa. Oiartzun, Lesaka, Arantza, Zubieta eta Beintza-Labaienekin egiten du muga.
Mendi-zirku batek inguratzen du, eta hauek dira tontor nagusiak: Bianditz (841 m), Izu (829 m), Arainburu (1.054 m), Loitzate (1.046 m) eta Altueta (654 m).

Historia

Kolegiatak, hango burdinolak, ikazkintzarako eskumenak, meatzeak, basoak eta larreak berak zuzenean ustiatu edo errentan ematen zituen, eta oraindik ere ikus daitezke Artikutzan, han-hemenka, Anizlarrea eta saroiak (hau da, tamaina handiko azienda (behiak, idiak,...) bazkatzeko erabiltzera bideratutako lursailak) zedarritzen zituzten mugarriak, Orreagako zigilua zizelkaturik daramatenak.

Eremu babestua

2004. urtean, Natura 2000 Sarearen parte izatera pasa zen Artikutza (espezieak eta haien habitatak babestera bideratutako natur guneen Europako sarera), eta Nafarroan dauden Garrantzia Komunitarioko 42 Lekuetako (GKL) bat da orain.
Sare horretan sartzea justifikatzen duten oinarrizko elementuak hauek dira:

Baso naturalak: pagadiak, hariztiak eta hagin sailak. Gaur egun, eta ia 100 urtez babestu ondoren, Artikutzako azaleraren %90 baso da. Pagoa da espezie nagusia, eta pagadiak osatzen du baso azaleren ia erdia. Azken urteetan gizakiaren esku-hartzerik izan ez denez, helduarora arte garatu dira. Azaleraz gain, azpimarratzekoa da pago lepatu zahar asko eta hildako egur ugari izatea ere; izan ere, bai badaude hainbat espezie bizirik irauteko hildako egur hori behar dutenak.

Ibai ekosistemak: errekasto eta haltzadiak. Beren urak Artikutzatik igarotzen diren lau ibai nagusietara isurtzen dituzten errekasto ugari dago; horietatik, Urdallu da Artikutzako barrutitik kanpo jaiotzen den bakarra. Errekasto horiek intereseko fauna eta flora espezieak biltzen dituzte.

Erabilera eta Kudeaketa plana onartzeko dago. Han, elementu horien kontserbazioa eta errekuperazioa bermatuko duten neurriak zehaztu eta Artikutzan egiten diren ekintza guztiak erregulatuko dira.

Info+