2019/02/03

Aurten ere landaketa pedagogikoa egingo da eskola eta udalaren artean

Beste urte batez, eskolako ikasleak zuhaitzak landatzera joango dira.

Otsailaren 20an egingo da aurtengo landaketa pedagogikoa. Eskolako 70 ume inguru joango dira lehengo zabortegia zegoen ingurura (Gorostingo pistaren sarrera) zuhaitzak landatzera. Autobusez igo eta oinez jeitsiko dira. Udala eta eskolaren arteko elkarlanaren bidez aurrera eramandako ekintza da.