2020/01/13

Egur lotea eskatzeko epea zabalik

Otsailaren 14a arte egin daiteke eskaera Udaletxean

Etxerako su egurra nahi dutenek otsailaren 14a arte eska dezakete Udal bulegoan. Egurra etxera ekarriko da eta izena ematerakoan honako datu hauek eman beharko dira:

  • Kontu korronte zenbakia
  • Egurra uzteko lekua


Hurrengo baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek: 

  • Adinez nagusi izatea edo adingabe burujabea nahiz judizialki gaitua.
  • Udalaren Erroldan bizilagun bezala inskribatua egotea urtebeteko antzinatasunez.
  • Udal honekin dituen zerga betebeharrak egunean izatea
  • Aurreko urteetako egur loteei dagokien kuotaren ordainketan egunean egotea.

Eskaerari buruzko xehetasun gehiago nahi dutenek, beheko estekan ikusgai dute egur loteei buruzko ordenantza.