2020/12/18

Eskualdeko Gazte Plana osatzeko saioa egingo da herriko gazteekin

15 eta 30 urte bitarteko gazteek abenduaren 23an izango dute hitzordua

Eskualdeko Gazte Plana idazten ari dira azken hilabeteetan, Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bultzatuta. Zehazki, prebentzio zerbitzuak darama prozesua aurrera, eta lau herrietako gazteen «partaidetza zuzena» bilatu du; 12-30 urte bi­tartekoena, hain justu. Udaletako ordezkariekin elkarlanean osatuko dute Gazte Plana, haiek ahaleginduko direlako gero, antzematen diren beharrei erantzuna ematen.

Aurreneko fasean, diagnostikoa egin dute, eskualdeko gazteen errealitatea ezagutzeko. Horretarako online galdetegia betetzeko aukera izan dute 16-30 urte bitarteko gazteek. 

 

Hainbat gazteri elkarrizketak, hurrengo fasean

Diagnostikoaren ondoren, hurrengo faseari emanen zioten hasiera. Eta horretan, ekintza plana definitzeko urratsak eman dituzte, gazteekin eta udal lan­gileekin batera.

Fase horretan, hasteko, elkarrizketak egin zaizkie hain­bat gazteri. Eta ondoren, jasotako proposamenak landu di­­tuzte, Udaletako ordezkariekin.
 

 

Azken fasea:  Gazte Plana osatzeko saioa

Abenduaren 23an, asteazkena, herriko gazteekin saio bat egingo da, aurrerantzean Udaletik burutuko diren ekintzak planifikatzeko garaian, gazteen iritzia kontuan hartzeko. Horregatik, Gazte Planerako proposamenak egitera animatu nahi ditu Udalak. 

Saioa abenduaren 23an izango da, arratsaldeko 6etan, Udaletxeko Ganbaran.

Whoops, looks like something went wrong.