Udalak, uztailaren 29an egin zuen osoko bilkurako akordioa.
Goizuetako Udalak, 2025eko uztailaren 29an egin zuen osoko bilkuran erabaki zuen, Goizuetako balorazio txostena berrikusteko proiektua onartzea eta dokumentua jendeaurreko izapidetzan jartzea. Balorazio txostenaren berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren berrikuspen proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian https://goizueta.eus/ bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.