2020/12/13

Goizuetako etxeak prest daude zuntz optikoa jartzeko

Zuntz optikoaren hedapen lanak bukatuta, orain norberak kontratatu beharko du hoberen egokitzen zaion zerbitzua.

Duela aste batzuk aipatu bezala, zuntz optikoaren hedapena egiteko lan batzuk burutu behar izan ziren herriko zeinbat eremutan, Kale Nagusian eta Txino auzoan esaterako. Lan hauek bukatuta, herriko etxeek zuntz optikoa jartzeko aukera dute dagoeneko. 

Hemendik aurrera, norberak bere operadorarekin jarri beharko du kontaktuan, hobekien egokitzen zaion zerbitzua kontratatu eta tekniko batek kablea etxeraino pasa diezaion.

Zuntz optikoak interneterako abiadura handiagoa, datuen igoera eta jeitsieta simetrikoa eta seinalearen kalitate hobea eskainiko dizkiguGainera, prezio lehiakorragoak aurkitzeko aukera izango dugu. 

Whoops, looks like something went wrong.