Urtero bezala, abuztuaren 14tik 18ra ospatuko ditugu herriko jaiak
Goizuetan, jai giroa usaintzen hasiak gara dagoeneko; kartelak, txartelak, ikastolako taberna, barrerak... Herriko kaleak musikaz, kolorez eta umorez janzteko, gutxiago falta da. Abuztuak 14tik 18ra ospatuko ditugu Goizuetako Amabirjinak, egun horietako osagai nagusiak; elkarrenganako errespetua eta umorea izanik.
Aipatzekoa da, urtero bezala, herritarren artean osatutako Jai Batzordeak lan bikaina egin duela jaien programa ederra osatuz, adin guztietako jendearentzat ekitaldi eta ekintza desberdinekin. Talde honek, aurre-lanketa eta antolakuntzarekin hilabeteak igarotzen ditu, goizuetarrok hainbeste maite ditugun "fiestak" izateko eta gozatzeko. Guzti honen osagarri: herriko gazteak, Guraso Elkartea, Goittiki, Umore Ona, Udala, goizuetarrak... izanez, denon artean egiten dugulako herria eta jaia.
Hona hemen aurtengo kartelak eta egitaraua: