2025/12/26

Goizuetako ospitala birgaitzeko beste 300.000€ lortu ditugu

Ehbilduri esker 2026ko Nafarroako aurrekontuetan Goizuetako ospitala birgaitzeko beste 300.000€ko diru laguntza bat izango da.

Abenduaren 18an onartu ziren Nafarroako parlamentuan 2026ko aurrekontuak behin behinean eta bertan, Goizuetan etxebizitza bultzatzeko 300.000 euroko diru partida bat dago. 

2025ean bezala, 2026an ere Nafarroako parlamentuak onartutako aurrekontuetan ehbilduk negoziatutako 300.000€ko beste partida bat jasotzen du Goizuetako etxebizitza bultzatzeko.

Diru laguntza honi esker, Goizuetako udalak ospitala birgaitzeko bigarren fasea martxan jarri du.

Ospitala birgaitzea Goizuetako aspaldiko asmoetako bat izan da, 2010ean hasi zen udala eraikin hau herritarren zerbitzura jartzeko ahaleginetan. 2025ean parlamentutik jasotako bultzada ekonomikoari esker, Goizuetako udalak proiektua eguneratu zuen, eta birgaitzeko lehen fasea esleitu zuen. 

Etxebizitza publikoak

Gogoratu behar da, birgaitze proiektu eguneratua 1.3 milloi eurokoa dela eta herrigunean, egoera arriskutsuenean dagoen eraikina zaharberrituko dela, bertan herritarren zerbitzura, alokairu eskuragarrira bideratutako sei etxebizitza eskaintzeko.

Proiektuaren finantziazioari dagokionez, 2025 eta 2026ko aurrekontuetan Nafar parlamentuak onartutako aurrekontuetatik, 600.000€ko diru laguntza lortu da, eta zaharberritze babestua izateagatik ere, beste 360.000€ ere lortu ditu udalak. Gainontzeko 340.000€ udalak jarriko ditu.

Epeak

Aipatu bezala, proiektuaren eguneraketa eta lehen fasea esleituak daude eta jadanik martxan. Lehen fasean, eraikina hustu eta egur laminatuzko egitura berri bat egingo da gaur egungo kanpoko paretak mantenduz, ondoren teilatu berria ere jarriko da. Fase hau 2026ko apirilean bukatzea aurreikusten da. Bigarren fasearen lizitazioa ireki berri du Goizuetako udalak, fase honetan sei etxebizitzak eta trastelekuak  egingo dira eta udal erabilerarako lokal bat ere jasoko da. 2026ko maiatzean hasi eta abenduan bukatzeko aurreikuspena dago.

Goizuetak pairatzen duen despopulazioari aurre egiteko tresna garrantzitsuena etxebizitza eskaintza izatea da, eta 2027an Goizuetan beste sei etxebizitza berritu izango dira herritarren eskura. Gogoratu behar da, ehbilduk parlamentuan duen eragiteko gaitasunagatik ez balitz, proiektu hau aurrera eramatea ezinezkoa izango zela, beraz, beste behin ere ehbildu indartsu batek, Nafarron eta Goizuetarron bizi baldintzak hobetzeko indar politiko eraginkorra duela ikusten da.