2025/06/24

Goizuetako Udalak aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda osatu nahi du

Obra eta zerbitzuen arloko zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostua betetzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda oposizio bdez betetzeko deialdia deitu du.

Udalak, zerbitzu anitzetako peoi lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda eratzea du helburu. Horrela, Goizuetako Udalean (herrian, gure inguruetan)... sortzen diren beharrak aldi baterako betez. Lanpostu horrek eginkizun lagungarriak ditu: igeltseritza, iturgintza, lorezaintza, garbiketa... 

Parte hartzeko eskaera egiteko epea, uztailaren 4 arte izango da, eguerdiko 12:30ak bitarte. Izena ematea Goizuetako Udalean bertan edota 948 514 006 zenbakira deituz (9:00-12:30). Ondorengo dokumentuetan beharrezko informazio guztia dago.