2020/03/12

Heldu den astean irekiko ditu berriz ateak harategiak

Juan Ramon Lizarraga leitzarra izango da harakin berria

Martxoaren 3an utzi zuen Ximon Apezetxeak harategia, baina laister berriz bertan haragia erosteko moduan izanen gara, Udalak dagoeneko egina baitu lokalaren esleipena. 

Interes handia sortu du harategiaren negozioak, eta denbora tarte laburragatik batzuk atzera egin badute ere, azkenik bi interesatu aurkeztu ziren harategia alokairuan hartzeko. Zegokion prozesua eta baldintzak beteta, Juan Ramon Lizarraga leitzarra izango da negozioarekin jarraituko duena.  

Aste honetan lokalean lan batzuk egin ondotik, heldu den astean hasiko omen da martxan.