2022/09/29

Ikus-entzunezko ekipamendu berria Ganbaran

Proiektagailua, pantaila eta bozgorailu finkoak izanen dira aretoan, besteak beste.

Udazkena kultur ekitaldiz betea izanen dugu aurten ere eta heldu diren ekitaldietara Ganbarara hurbiltzen herritarrek berrikuntzak nabarituko dituzte seguruenik. Izan ere, soinu eta musika ekipo berria paratu ditu udalak, antolatzaileek erosoago lan egin eta herritarrek ekitaldi desberdinetaz gehiago goza dezaten. 

Alde batetik, eskenatokia aldez aldatu da, horrela igogailua atzeko aldean gelditzen delarik. Bestetik, eskenatoki gainean 300x291 cm-ko pantaila elektrikoa jarri du, aurreko proiektagailu finko batekin. 

Soinua Ganbarako bi aldeetan kokatutako 4 bozgorailutatik aterako da. Azkenik, hizlariek behar izanez gero, 2 kabledun mikro, kable gabeko mikro bat eta diadema moduko mikro batek osatzen dute ekipoa. 

Udalak 8.153,22 euroko inbertsioa egin du Ganbara Aretoa behar bezala hornitu eta aurrerantzean egingo diren ekitaldi desbedinen (hitzaldi, film emanaldi, kontzertuak...) kalitatea hobetzeko.