2021/06/04

Kulltur ekitaldiz beteta dator aurtengo uda

Herriko eragileek mota guztietako kultur ekitaldiak antolatu dituzte datozen hilabeteetarako

Hilabete gogorrak izan dira azkenekoak, baina pixkanaka bagoaz argi pixka bat ikusten. Hori dela ta, Goizuetako Udalak eta herriko hainbat eragilek, udarako programazio ederra prestatu dute. 

Azken hilabeteetako kultur ekintzetan argi ikusi da goizuetarrak kultura gogoz daudela. Segurtasun neurriak zorrotz betez, behin baino gehiagotan bete baitute Ganbarako aretoa. Udan ere, ildo berean segitzea espero da, eta horregatik, mota desberdinetako ekitaldiak burutuko dira ekainetik abuzturako tartean. 

Ekainaren 19an "Trikidantz" taldearen emanaldiak irekiko du udako denboraldia. Eskolako frontoian paratutako estenatokian emango dute kontzertua, eta emanaldian sorpresaren bat izanen dela aurreratu digute. Sarreak 5 euroan egonen dira salgai Estankoan eta Amaia kafetegian (bi motatako txartelak izanen dira, eserlekuetan edo gradetan esertzekoak) eta sarrerekin ateratako dira Goittiki Haur Txokoarentzat bideratuko da. Ekainaren 5etik aurrera egonen dira eskuragarri. 

Ekainaren 27an, igandea, "Mendialdeko Azoka Ibiltaria" izanen dugu herrian. Bertan eskualdeko produktuen postuak jarriko dira, eta azaroan izandako arrakasta ikusita, seguru egun ederra aterako dela honetan ere. 

Uztailerako bi ekintza proposatu dira. Lehenegoa herria sustraituta dagoen "Karmen bezpera" izanen da, ohiko afari herrikoia eta suak izanen direlarik iluntzeko protagonista. Bi egun beranduago, uztailaren 17an, herriko ttikienek (eta ez hain ttikiek) gozatzek oparada izanen dute, Ur-txirrista erraldoi bat paratuko baita herrian arratsaldeko 15:00-19:00 bitartean. 

Abuztuari hasiera emateko "Tio teronen semeak" dantza taldeak alaituko digu eguerdiko tartea, eta abuztuaren 13an bertso emanaldi berezia izanen dugu, Maialen Lujanbio eta jon Maiak herriko kontuak astinduko baitituzte "Bertso txiki, infernu handi" saioan. 

Adin eta gustu guztietarako ekitaldiak izanen ditugu, beraz, uda honetan Goizuetan. Orain arte bezala elkar zainduz, segurtasun guziarekin eta errespetuz, uda honetan loratu gaitezen. 


*ekitaldiei buruzko informazio zehaztuagoa (sarrerak, toki zehatzak...) ekitaldiaren aurretik jakinaraziko dira www.goizueta.eus orrian, whatsapez Goizueta info zenbakiaren bidez eta kartelen bidez.