2022/10/13

Medikuaren etxe zaharra salgai, enkante publiko bidez

Eskaintzak aurkezteko epea urriaren 14tik azaroaren 4ra bitartekoa izango da.

Urriaren 11n burututako ez ohiko batzarrean aho batez onartu zen Goizuetako 4 poligonoko 148 lursaileko lehengo “Medikuaren etxea” eraikina enkante publiko bidez saltzeko prozedurari hasiera ematea eta hura arautzen duten baldintza administratiboak onartzea.

Gutxieneko diru kopurua 104.064,41 eurokoa izanen da, legez bidezkoak diren zergak kanpo. Prezioa gorantz hobetu ahal izango da eta ez da onartuko lizitazio-oinarri horren azpiko eskaintzarik. 

Erosleak beheko solairua gehi bi altuerako bi etxebizitza libre egin ahalko ditu gehienez eta lanak eskriturak sinatzen direnetik gehienez ere bi urteko epean hasi beharko dira.

Eskaintzak urriaren 14tik azaroaren 4ra bitartean egin beharko dira, Goizuetako Udaleko Erregistroan (goizeko 9.00tatik eguerdiko 12.30ak arte).

Aipatutako enkantearen esleipen prozedura arautuko duten Plegu administratiboa, Goizuetako Udaleko Idazkaritzan dago interesatuen esku. (Baita albiste honen beheko aldean eta Nafarroako Kontratazio Portalean ere, https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoUltimosAnunciosSubastas.aspx).