2019/03/02

Nafarroan gazteei emantzipatzen laguntzeko programa (EMANZIPA)

Ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko prestazio bermatu bat da, 20 eta 30 urte arteko gazteei ematen zaiena.

Nafarroan gazteei emantzipatzen laguntzeko programa (EMANZIPA) ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko prestazio bermatu bat da, 20 eta 30 urte arteko gazteei ematen zaiena gehienez ere hiru urtez, modu jarraituan nahiz jarraitu gabean. Laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hilabeteko alokairuaren %50ekoa da eta hilean gehienez ere 250 eurokoa, baldintza izanik etxebizitzaren hilabeteko errenta ez izatea 650 eurotik goitikoa.

Laguntzak jasotzeko baldintzak

1. Adina: 23 eta 30 urte artean. Adinaren betebeharra urte bakoitzeko abenduaren 31n bete beharko da. 
2. Gutxieneko diru-sarrerak: 3.000 euro.
3. Gehieneko diru-sarrerak: 
   -     Pertsona 1: 20.000 euro.  
   -     2 pertsona edo gehiago: 30.000 euro.
4. Etxebizitzaren errenta, gehienez: 650 euro hilean. 

Info+