Hau konpondu ondoren, egora hobetu da, baina ur hornidura ezinbesteko zerbitzua izanik etengabeko lana eta jarraipena egitea eskatzen du.
Azken urteetan Goizuetako udala ur edangarriaren azpiegituran hobekuntzak egiten ari da. Egindako inbertsioen ondoren, orain jakin dezakegu; zenbat ur ateratzen den depositutik, sarean dagoen uraren presio erregulatzeko aukera ere baukadagu, leku puntual batzuetan sarea berritu da, eta 2024ean egindako inbertsioarekin deposituetan beharrezko hobekuntzak egiteaz gain, depositua hornitzen duen iturri emankorrenetakoa den gorreneko minazuloa, konpondu dugu eta ondorioz, honekin ur emaria handitu nahiz egonkortu egin da.
AKTUAZIOA |
URTEA |
INBERTSIOA |
DIRU LAGUNTZA |
UDALAK |
Deposituko irteerako kontadorea |
2020 |
2.359,32 € |
0 |
2.359,32 € |
Hoditeria berria beko landako trabesian |
2020 |
52.794,87 € |
27.981,28 € |
24.813,59 € |
Ur isurien bilaketa |
2021 |
2.359,98 € |
1.656,7 € |
703,28 € |
Hornitze sareraren azterketa |
2021 |
3.448,5 € |
2.420,8 € |
1.027,7 € |
Uraren presioa erregulatzako sistema |
2021 |
18.495.42 € |
12.978,60 € |
5.516,82 € |
Ur isurien bilaketa |
2023 |
3.412,2 € |
0 |
3.412,2 € |
Hoditeri berria idoietan |
2023 |
33.466,64 € |
22.126,70 € |
11.339,94 € |
Deposituetan moldaketak eta iturrien konponketa |
2024 |
89.178,43 € |
58.960,94 € |
30.217,49 € |
Gaur egun dugun informazioarekin, badakigu azken aste honetan santa maria kalean zegoen ur isuritik egunean 129 m3 ur galtzen zirela, hau da litrotan 5.380 litro/ orduko.
Ur isuri hau konpondu ondoren, egunean 242m3 ur ateratzen da depositutik (lehen 371m3) eta hauetatik, gaueko kontsumoa goizeko 2tatik 6tara bitartekoa da, 171 m3koa (lehen 300 m3) beraz, jakinik Goizuetan gauean kontsumorik egiten duen industriarik ez daukagula, ondorioztatu dezakegu, ur hau galdu egiten dela, sare orokorreko ur isurien bidez, etxeetako sareko ur isurien bidez, edo erabat irekiak dauden iturrietatik. Hoditeri sare baten eraginkortasuna sare horrek galtzen duen ur kopuruarekin neurtzen da, Goizueta bezalako herri batean datua egokia izango litzake egunean 60 m3 inguru “galtzea”, beraz, garbi dago lanean jarraitu beharra dagoela datu hau hobetzeko.
Garbi ikusten da ur hornidura ezinbesteko zerbitzua izanik, etengabeko arreta behar duen gai bat dela, ur isurien bilaketak, eta azpiegituraren mantentze egokia egitea, ohikoa behar da, baina bestelako inbertsioak ere ezinbestekoak dira egoera hobetzeko, besteak beste, sareko eremu batzuk berritzea, eta etxe bakoitzean kontsumitzen dena jakiteko neurgailuak jartzea.