2019/06/14

Udaran Zubimuxu aterpea eramateko langilea kontratatu da

Oposizio azterketa egin ondoren, Maialen Uitzi izango da uztailetik irailera aterpearen gestioaz arduratuko dena.

Zubimuxu udal aterpearen arretaz eta bertan kokatutako informazio guneaz arduratzeko lan kontratazio deialdia egin zuen udalak eta Maialen Uitzi Uitzi goizuetarra izango da uztailetik irailera hiru hilabetez Zubimuxuko lanak egiteko udalak kontratatuko duen pertsona.