2021/10/07

Zinegotzi aldaketa izango dugu Goizuetako Udal taldean

Igaratza Apezetxeak kargua utziko du eta Igor Elizegik hartuko du bere lekua.

Oraindik ofizialki gauzatu ez bada ere, heldu den batzarrean aldaketa izango dugu Goizuetako Udal taldean: Igaratza Apezetxeak kargua utziko du arrazoi pertsonalak direla medio eta ,bere ordez, duela bi urteko udal hauteskundeetara EHBilduk aurkeztu zuen hautesleen zerrendan hurrengoa zen Igor Elizegik hartuko du zinegotzi postua.

Eskerrik asko, Iga, zure ekarpen eta lanagatik, eta ongi etorri, Igor!