2019/11/14

Zubimuxu aterpetxearen zerbitzua kudeatzeko lizitazioa aterako du laister Udalak.

Interesatuek kudeaketa honen inguruko informazioa eskuratzeko aukera dute dagoeneko.

Azken hilabeteetan kontratupean kuadeatu du Maialen Uitzik Zubimuxu aterpea. Uztailetik urrira bitartean jardunaldi osoko kontratua izan du, eta gaur egun astean 15 ordukoa. Kontratu hau bukatutakoan, ordea, Goizuetako Udalak Zubimuxu Aterpeko zerbitzua kudeatzeko lizitazioa aterako du. Honen inguruko informazioa eskuratu edo zalantzak argitu nahi dituzten interesatuek 679478770 telefonora deitu beharko dute.